martes, 20 de marzo de 2012

7. ariketa: idatzizko hausnarketa

RETOS EDUCATIVOS QUE SUPONE LA WEB 2.0

Hezkuntzaren helburu nagusia, ikasleek curriculumean agertzen diren oinarrizko konpetentziak bereganatzea izango litzateke.
Web 2.0 erabiltzean, ikaslea prozesuaren elementu garrantzitsuena izango da. Beraz, ikaslegoaren ezaugarri batzuk ezagutzea beharrezkoa izango da. Gaur egun, soberan dakigu ikasle gehienek, teknologien mundua ezagutzen dutela, era sakonago edo azaleko batean izanda ere.
Ikaslea, hartzaile pasibo izatetik, aktiboa izatera pasatzea da erronka, berak bere ezagutza sortzea.

Edukien kontzepzioa aldatu da ere: gaur egun ez dira hellburua baizik eta konpetentziak lortzeko bidea. Garrantzi gehiago eman beharko zaio informazioa bilatzen jakiteari, informazioa buruz jakiteari baino.
Pentsamendu honetatik abiatuta, liburuak ez lirateke hezkuntzaren funtsezko informazio iturriak. Internetek ematen digun aukera askoz aberatsagoa da, informazio gehiago, etengabe berriztua eta bat batekoa. Hona hemen web 2.0ren, beste erronka bat, hezkuntzaren eszenatoki berri honetan parte hartzea.

Gaur egun baliabide bezala ezagutzen ditugun horiek, hazi egin dira ere. Hasieran, baliabideak monotonoak, berdinak, aldaketarik gabekoak…ziren. Baina orain, internet ematen dizkigun hainbat herramintak modu egokiz erabiltzen, egoera guztiz aldatu da.
Kasu honetan, erronka aurrera eraman da jadanik. Irakasle eta ikasle askok, web 2.0k eskura jartzen dizkigun dohaineko aplikazioak gero eta gehiago erabiltzen dituzte, momentuan beharrezkoa dutena lantzeko.
Honezkero, gauza berriak irakatsi beharko dira eskoletan, besteak beste, herraminta hauek egokiro erabiltzeko oinarriak finkatu.

Aipatutako guztia, erronka nagusi batean laburbildu dezakegu: ikasleak kapazak izan beharko lirateke euren ikaskuntza propioa sortzen, ikaskuntzaren parte izaten.

5. ariketa-Reflexión: web 2.0 y educación.



martes, 6 de marzo de 2012